8. EGUNAREN HAUSNARKETA (2011-12-7)
***Hauxe izan da gure glogsterra, gure lana Alaitzek borratu baino lehen. Dena den, umeak ahoan duen bideoa jarriko dugu:
Gure glosterrean aipatu ditugun puntuak jarraian berriro aipatuko ditugu.
1.- Hiruko taldeetan blog bana sortu dugu, gurea sormenaren doinua da.
2.- Zalantzak talde lanaren bidez argitu ditugu.
3.- Feed bat sortu.
4.- Talde batzarra (power point, movie maker, glogster, prezzi...)
5.- Ipuin bat sortu Power Point-aren erabilera azaltzeko.
6.- Aurkezpenak.
7.- Gure ibilbidea eta talde lanari buruzko bideo bat igo dugu, gure bloga borobiltzeko. ..........................................................................................................................................
7. EGUNAREN HAUSNARKETA (2011-11-30)
Adostu genuen moduan, saio hau hainbat programen (Movie Maker, Word, Paint, Google Docs, Gloster, Prezzi eta Power Point) aurkezpena egiteko erabili dugu. Batzuk ezagunak izan dira, hau da, noizbait erabilitakoak edo ikusitakoak, beste batzuk ,ordea, soilik bere izena egin zaigu ezaguna.
Era honetan, gure ikaskideen laguntzaz ikasi dugu, eta ondoriozta dezakegu eskolarik mamitsuena izan dela. Horrez gain, erabilera didaktiko egokiak azaldu dizkigute eta eskolan egiteko oso aproposak iruditu zaizkigu.
Taldean hitz egin ostean, gaurko egunean lanari gogoekin ekin diogula ondorioztatu dugu. Klase honen iraupena oso luzea izan arren nahiko laburra egin zaigu oso erne egon garelako eta entretenigarria suertatu delako gure kideen aurkezpena. Laburbilduz, gaurko eguna oso interesgarria izan da.
..........................................................................................................................................
6. EGUNAREN HAUSNARKETA (2011-11-23)
Saioari hasiera emateko, arakatu behar genituen programez hitz egin dugu. Ondoren, Alaitzek esan digu erabili behar genituen programak haurrentzat zuzendutakoak izan behar zirela. Beraz, zalantza guztiak argi geratu direnean lanari ekin diogu. Gure taldeari, arestian aipatutako moduan, Power Pointa lantzea agindu digutenez, ipuin bat egitea egokiena izango zela iruditu zaigu.
Hau da, haur hezkuntzako edozein geletan erabili dezakegun materiala da, gainera aldaketa txiki batzuk eginez gero, hainbat adinetarako balio dezake. Esate baterako, haur hezkuntzako 3 urteko gela batean diapositiba gutxi jarriz eta irakasleak ipuina kontatuz gero baliagarria izan daiteke. Bost urteko gelan, ordea, irakurketa eta idazkera asko lantzen dutenez, irakasleak ipuina kontatzen duen bitartean, haurrek irakasleak esaten duena ikusteko aukera izatea interesgarria izan daitekela iruditzen zaigu. Ideiak argi izan ditugunean, lana guztion artean egitea erabaki dugu eta honen emaitza bloggean aurki dezakezue. Esan beharra daukagu, lana egiterakoan, tutorial berezi batzuk hartu ditugula kontuan. Besteak beste, Saioari hasiera emateko, arakatu behar genituen programez hitz egin dugu. Ondoren, Alaitzek esan digu erabili behar genituen programak haurrentzat zuzendutakoak izan behar zirela. Beraz, zalantza guztiak argi geratu direnean lanari ekin diogu. Gure taldeari, arestian aipatutako moduan, Power Pointa lantzea agindu digutenez, ipuin bat egitea egokiena izango zela iruditu zaigu.
Horrez gain, aurkezpenean, Power Pointa azaltzeko "Txanogorritxu" ipuinaz baliatu ahal ginela ohartu ginen. Alegia, hau eraikitzeko erabilitako baliabideak azaldu eta honetan aurkitzen ez zirenak gu geuk ikaskideen aurrean frogak eginez azaldu ditugu.
Eskolaren hasieran, apur bat galduta aurkitu dugu gure burua, baina hartuko genuen bidea argi izan dugunean, ez dugu inolako arazorik izan. Beraz, hasierako urduritasuna, talde lan orekatu batean bukatu dugu. Laburbilduz, saio honetan asko ikasi dugula pentsatzen dugu, bakoitzak zekiena azaldu baitu eta entzunak sentitu garelako.
..........................................................................................................................................
5. EGUNAREN HAUSNARKETA (2011-11-9)
Gaurko klasea ez da betikoen modukoa izan, honen arrazoia izan da Alaitzek aurreko klasearen amaieran taldetan banatu zigula eta batzuk Power Point-a, beste batzuk Movie Maker-a eta besteak IT fitxak landu behar genituela esan zigula.
Hasiera batean pixkat galduta ibili gara ez dugulako oso ondo ulertu zein zen gure lanaren helburua. Pentsatzen genuelako helburua zela guri tokatu zaigun tresnaren baliabideak aztertzea baina horrez gain, gurasoei zuzendutako txosten edo horrelako zerbait sortu behar dugu. Hortaz, azkenean ulertu dugu eta martxan jarri gara.
Beraz, gaurko saioaren hasieran taldetan elkartu gara eta lanari ekin diogu. Pixkanaka-pixkanaka kuxkuxeatu ondoren Power Point-aren erabileraren inguruan gure diapositibak prestatzen hasi gara, eta egia esan nahiko pozik egin dugu oso entretenigarria iruditu zaigulako eta erabiltzen ez genekien gauza askoren erabilerak ikasi ditugulako.
Guzti honekin ibili garenez, gaurko klasean blog-a albo batera utzi dugu eta ezin izan ditugu sarrera berri askorik egin, baina zerbait aurreratu dugu abestiren bat eta bideoren bat igo ditugulako. Eta hau izan da gaurko klasean egin duguna.
..........................................................................................................................................
4. HAUSNARKETA (2011-11-2)
Gaurko saioa nahiko berezia izan da, izan ere, sartu bezain pronto borobil batean jarri gara eta hausnarketa luze eta sakon bat egin dugu. Helburua, talde bakoitzaren sentipenak, interesak, proposamen berriak... denon artean konpartitzea izan da. Esan beharra daukagu, ez dugula lortu eskatutakoa egitea baina, gutxienez bai lortu dugu irakaslea ikasleei entzutea eta gure kezkak eta erantzun gabeko galderak erantzutea era egoki eta zuzen batean.
Klase honetan ez dugu arlo honetako materiarekin aurreratu baina bai balio izan digu, gure burua kokatzeko eta gure kideen sentipenak ezagutzeko. Konturatu gara denok egon garela nahiko galduta gaurko klasera arte eta azken finean, denok aurrera egin behar dugula bide beretik, beraz, azaldutako proposamenekin ondorio batzuk pentsatu ditugu denon artean lanean aritzeko. Ondorio batzuk aipatuko ditugu hala nola; markatutako denborak errespetatzea, zalantzak sortzerakoan klasea moztu beharrean geroago azaltzea, gure kabuz zerbait aurkitzekotan arbelara irten eta kideekin konpartitzea...
Bestalde, Alaitzek galdetu digu ea zer gustatuko litzaigukeen ikastea hurrengo klaseetan, baina guri interesgarriak iruditzen zaizkigunak, edozein lana egiteko. Atera diren proposamenak hurrengoak izan dira: movie maker, Power Point, IT txartelak.... Hau guztia egiteko talde desberdinetan banatu gara eta etxean pixka bat kuxkuxeatu behar dugu gero klasean denon artean komentatzeko.
3. EGUNAREN HAUSNARKETA (2011-10-26)
Klaseari hasiera emateko izan ditugun zalantzak argitzen saitu gara.Esate baterako; ikasgai honetan ebaluazio sistema nolakoa izango den. Baina, geunden moduan geratu gara. Ondoren aipatuko ditugu klasean azaldutako hainbat atal:
- Bloga eta Wikiaren arteko desberdintasunak azaldu ditugu.
- Abestiak MP3 formatuan blog-era igotzen ikasi dugu.
- Egutegia eta erlojua jarri egin dugu.
- FEDD bat eratu dugu, klasearen erdia eman dugu saiakerak egiten, Alaitzek jarraitu behar genituen pausoak azaldu dituen arren, ez dugu lortu egiten. Hala ere, azkenean saiakerak eginez lortu dugu.
- Bukatzeko, Josunek egindako apunte batzuk irakurtzen hasi gara, agertzen diren gauza batzuk eman eta erabili ditugu, baina beste batzuk, aldiz ez.
FEDD-a sortzeko arazoak suertatu zaizkigu, lortu arte, urduri egon gara. Horrez gain, hainbat programen erabilera praktikoaz eztabaidatu ostean, gaur egun erabilera egokia ematen ez diogula ondorioztatu dugu, dena den, lanean hasten garenean praktikoak eta erabilgarriagoak izango direla pentsatzen dugu.
........................................................................................................................................
2. EGUNAREN HAUSNARKETA (2011-10-19)
Klase honi hasiera emateko buruan zalantza guztien zerrenda egin dugu, gero pixkanaka-pixkanaka erantzuna emanez.
Lehenengo eta behin, portfolioaren nondik norakoa argitu dugu, hau da, talde bakoitzaren blog-ean, egunero egiten ditugun hausnarketak agertu behar direla jakin dugu. Beraz, portfolioan, saio bakoitzaren hausnarketa baino ez da atera behar. Gure gogoetak egiteko orrialde bat sortu dugu, ez dugunez lortu gure kabuz orrialdea sortzen beste talde bateko pertsoa bat etorri da azalpena ematera, beraz, azkenean, lortu dugu. Hala ere, ez dugu lortu orrialde horretan sarrerak banan-banan sartzea, horrek adierazten digu oraindik asko kuxkuzeatu behar dugula.
Horrez gain, talde bakoitzak bere portfolioan egindakoa azaldu dio talde osoari.
Bestetik, gure taldean praktiken sailkapenetan egon ziren arazoengatik, bi pertsonek ez zekiten zer egin genuen aurreko egunean, beste praktikan egon baitziren, beraz, horren azalpena eman ostean, haiei sortutako arazoari erantzuna ematen saiatu gara. Hots, ez zekiten nola partekatu zezaketen blog-a bata bestearen gmail-an sartu gabe. Trasteatu ondoren haien arazoari irtenbidea eman diote.
Klaseko beste talde batek, zailtasunak izan ditu Blog-aren diseinua beraien gustora jartzeko, horregatik, beste talde batek pertsona batek klasearen aurrean honen azalpena eman du.
Horretaz aparte, gure blog-ean aurrerakuntza batzuk egin ditugu; hala nola, inkesta bat jarri dugu erabiltzaileek beraien iritziak emateko, lehenengo sarreraren argazkia aldatu dugu bideo bat jarriz, estekak jarri ditugu eta tituluarenazpian esalditxo bat idatzi dugu.
Gero, "Steve Jobs in Stanfor"-ren, (interesa izanez gero bideoen ataldean klikatu bertan esteka baitago) bideoa ikusi genuen. Asko gustatu zitzaigun, baina deigarriena goiz guztietan bere buruari egiten zion galdera iruduti zitzaigun. Hots, gaur egingo dudana gustatzen zait? Egun batzuetan bere erantzuna ezezkoa bazen ere, aldatzeko ahaleginak egiten zituen. Bukatzeko, hitz egiten duen seriotasunaz eta konfiantza harritzekoa da.
Klasea amaitzeko delicious.en kontu bat sortu dugu, interesgarri suertatzen zaizkigun estekak plataforma horretan gordetzeko. Honen helburua edozein tokitik, ordenagailua eta internet izanik bildutako estekak ikustea da. Egiten dugun sarreran, bakoitzak bost etiketa izan behar ditu gutxienez, egunen batean horren beharra izanez gero bilaketa azkarrago egiteko.
Bukatzeko, datorren astean aztertuko dugun programaren (creative commonds) aurkezpen txikia eman digu irakasleak.

1. EGUNAREN HAUSNARKETA (2011-09-28)
Aurreko asteazkenean bakarka blog bat egiteko eskatu ziguten, hasieran galduta geunden honelako programarekin ibiltzen ginen lehenengo aldia zelako, horrez gain, irakasleak emandako azalpenak oso azkarrak ziren eta informazioa bidetik galtzen zen. Horrek urduritasuna sortu zigun.
Gaurko klasean aldiz, hiruko taldetan elkartu gara lan berdina aurrera eramateko. Oraingoan, erosoago sentitu gara, lauhilabeteko irakaslea ezagutu dugulako eta zalantzak argitu ditugulako.
Lanari begira, pentsatu dugu umeen sormenari buruzkoa egitea ondo egongo litzatekela, hemen bertan beste hainbat atal landu ahal ditugulako; hala nola, musika ezberdinak, ipuinak, dantza...
Honekin lortu nahi duguna da: gurasoei baliabideak eskaintzea umeen ohiturak hobetzeko (telebista orduak murriztea, programa hezitzaileak ikustea...). Horretarako, baliabide desberdinak eskainiko dizkizuegu (bideoak, kantak, ipuinak, jolasak, antzerkiak...).
.........................................................................................................................................
.........................................................................................................................................