Sormenarekin bueltaka
Blog honekin, umeei sormena garatzeko aukerak eskaini nahi dizkiegu. Ipuinen bidez, musikaren bidez, dantzaren bidez....
viernes, 2 de diciembre de 2011
GABON GAUA ABESTIA
Hator, hator mutil etxera
gaztaina ximelak jatera,
Gabon gaua ospatutzeko
aitaren eta amaren ondoan.
Ikusiko duk aita barrezka
amaren poz ta atseginez.
Eragiok, mutil, aurreko danbolin horri.
Gaztainak erre artean,
gaztainak erre artean,
txipli txapla, pum!
Gabon gaua pozik igaro daigun.
miércoles, 30 de noviembre de 2011
Gabonak ulertzeko beste era batzuk
Gaur egungo eskoletan aniztasuna da nagusi. Hori dela eta, gabonak ulertzeko beste era batzuk eskaini nahiko genizkioke umeei. Jarduera eta jolas ezberdinen bidez, mundua ulertzeko ohitura ezberdinak ikasi ahal izango dute. Oso aberasgarria eta interesgarria da!
Hona hemen guk planteatzen ditugun adibide batzuk:
ERRUMANIA: Errumanian, gabonak ospatzeko ohiturarik garrantzitsuena umeak gabon kantak abesten eta poesiak eta kondairak errezitazen etxez etxe joatea da. Liderrak koloretako zintaz eta kanpaiz apainduta eta paper distiratsu batekin forratuta dagoen "Steaua" izeneko egurrezko izar bat eramaten du.
ITALIA: Gabon gauean, afari handi bat prestatzen dute: pasta, barazkiak, turroia...Bestetik, urtarrilaren 5ean Befana izeneko sorgin onak opariak ekartzen dizkio umeei eta gabon-zahar gauean, mahatsak jan ordez, dilistak jaten ditute.
Informazio hau gutia, irakaslea prestatu beharko du jarduera interesgarrien bitartez.
miércoles, 9 de noviembre de 2011
KULTUR ANIZTASUNA ESKOLETAN
Umeen artean zaila da kulturartekotasuna lantzea horregatik ariketa pila bat egitea komeni da, besteak beste, jolasak. Bai gurasoek bai irakasleek interkulturalitatea bultzatzea merezi du. Horrez gain,musikari esker kultura ezberdinak ezagutu ditzakegu, horregatik, hona hemen bideo kurioso batzuk:
miércoles, 2 de noviembre de 2011
Suscribirse a:
Entradas (Atom)