miércoles, 30 de noviembre de 2011

Gabonak ulertzeko beste era batzuk

     Gaur egungo eskoletan aniztasuna da nagusi. Hori dela eta, gabonak ulertzeko beste era batzuk eskaini nahiko genizkioke umeei. Jarduera eta jolas ezberdinen bidez, mundua ulertzeko ohitura ezberdinak ikasi ahal izango dute. Oso aberasgarria eta interesgarria da!
     Hona hemen guk planteatzen ditugun adibide batzuk:
   
   ERRUMANIA: Errumanian, gabonak ospatzeko ohiturarik garrantzitsuena umeak gabon kantak abesten eta poesiak eta kondairak errezitazen etxez etxe joatea da. Liderrak koloretako zintaz eta kanpaiz apainduta eta paper distiratsu batekin forratuta dagoen "Steaua" izeneko egurrezko izar bat eramaten du.

     ITALIA: Gabon gauean, afari handi bat prestatzen dute: pasta, barazkiak, turroia...Bestetik, urtarrilaren 5ean Befana izeneko sorgin onak opariak ekartzen dizkio umeei eta gabon-zahar gauean, mahatsak jan ordez, dilistak jaten ditute.
   
     Informazio hau gutia, irakaslea prestatu beharko du jarduera interesgarrien bitartez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario