miércoles, 2 de noviembre de 2011

Haurren jolas aroak

          Aurretik esan dugunez, jolasak umeen jarduerarik gustokoena da. Berez, heziketa baliabide naturala da. Jolasen bidez umearen beharrizanak, ikasketa berriak... ezagutu ahal ditugu. Horregatik, gure ustez oso garrantzitsua da haurtzaroaren aro bakoitzak dituen berezitasunak eta jolas-ezaugarriak ezagutzea. Era honetan, familia eta irakaslea hobeto ezagutuko du ume horrek duen egoera. Ume bat ezagutu ahal dugu, daukan jolasteko eraren arabera.

AdinaJolasak
0-6 hilabete
Oin eta eskuekin jolastu. Bistaz koloretako objektuak jarraitu. Ezkutatu-agertu jolasak (kukuka). Txintxirrin eta antzekoak.
6-12 hilabete
Urarekin jolasak. Kaxak ireki eta gauzak atera eta sartu. Inguruaren esplorazioa: arrastaka eta oinez ikasten. Kulunkatu, din-dan eta antzeko mugimendu errepikakorrak.
1-2 urte
Pilotak. Pelutxeak. Gauzak bata bestearen gainean jarri. Margoketan. Ibilgailuei tiraka eta bultzaka. Hizkuntza-jolasak.
3-5urte
Mugimenduzko jolasak: txirrista, kulunka, lasterka, trizikloa, panpinak eta bestelako joko sinbolikoak. Eraikuntza-jolasak. Buruhausgarria sinpleak. Musika sortzen. Hondar-jolasak.
6-10 urte
Adimen-jokoak. Erregela-jokoak. Mahai-jokoak. Kirolak eta mugimenduzko talde-jolasak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario