miércoles, 26 de octubre de 2011

ABESTIA


Takolo Pirritx eta Porrotx - Riki Riki

Umea eta Jolasa

     Umea beti jolastu nahi du, kultura guztietan. Jolasa da umeen jarduerarik gogokoena. Jolasa hezkuntza tresna naturala, boluntarioa, atsegia, dohakoa eta bat-batekoa da.
     Jaiotzetik, zentzumenen bidez ezagutzen du mundua haurrak. Lehenengo eta behin, bere gorputzarekin jolastuko du, bere eskuekin, bere oinekin... eta gero hurbilen dituen elementuak ezagutzera eta haiekin jolastera pasatuko da.
     Apurka-apurka bere gorputza, indarra eta oreka kontrolatuz joango da. Jolasa oinarrizkoa izango da gero beren ezagutza eta emozioen mailako gaitasunak lortzeko, baita gaitasun horiek garatu eta sozializatzeko ere: ikaskuntza horiek guztiak eskolako ikasketak bezain garrantzitsuak dira, inolako zalantzarik gabe.
6 urte bitartean, ume bat 17.000 bat orduz aritu da jolasean, eta hori da, hain zuzen ere, gorutza garatzeko eta nortasuna indartzeko egin dezakeen inbertsiorik onena. 
    Baina jolastea ez da ona haurrentzat bakarrik, baizik eta tresna egokia izan daiteke familia barruan emozioak erakusteko, baita ere familia barruan "konplizitate" on bat mantentzeko.






miércoles, 19 de octubre de 2011

Musika eta umeak

        Haurraren heziketa prozesuan musika eta hezkuntza banaezinak dira. Umekiak, jaio aurretik, musikak beregan sorturiko estimuluak sentitzen ditu eta estimulu horiek norberaren parte izango dira bizitza osoan.
       Musikarekin haurrak erantzun, eraiki, amestu... egiten du, eta hori guztia funtsezkoa da bere heziketa prozesuan. Musikari esker haurrak sentsibilitatea, kontzentrazioa, oroimena, arreta, psikomotrizitatea, irudimena, sormena... landuko ditu, sentimenduak adierazten lagunduko dio. Sozializatu egiten da. Horregatik, ezinbestekoa da haur hezkuntzako geletan metodo pedagogikotzat erabiltzea.