miércoles, 19 de octubre de 2011

Musika eta umeak

        Haurraren heziketa prozesuan musika eta hezkuntza banaezinak dira. Umekiak, jaio aurretik, musikak beregan sorturiko estimuluak sentitzen ditu eta estimulu horiek norberaren parte izango dira bizitza osoan.
       Musikarekin haurrak erantzun, eraiki, amestu... egiten du, eta hori guztia funtsezkoa da bere heziketa prozesuan. Musikari esker haurrak sentsibilitatea, kontzentrazioa, oroimena, arreta, psikomotrizitatea, irudimena, sormena... landuko ditu, sentimenduak adierazten lagunduko dio. Sozializatu egiten da. Horregatik, ezinbestekoa da haur hezkuntzako geletan metodo pedagogikotzat erabiltzea.

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario