Blog honekin, umeei sormena garatzeko aukerak eskaini nahi dizkiegu. Ipuinen bidez, musikaren bidez, dantzaren bidez....
miércoles, 30 de noviembre de 2011
Gabonak ulertzeko beste era batzuk
Gaur egungo eskoletan aniztasuna da nagusi. Hori dela eta, gabonak ulertzeko beste era batzuk eskaini nahiko genizkioke umeei. Jarduera eta jolas ezberdinen bidez, mundua ulertzeko ohitura ezberdinak ikasi ahal izango dute. Oso aberasgarria eta interesgarria da!
Hona hemen guk planteatzen ditugun adibide batzuk:
ERRUMANIA: Errumanian, gabonak ospatzeko ohiturarik garrantzitsuena umeak gabon kantak abesten eta poesiak eta kondairak errezitazen etxez etxe joatea da. Liderrak koloretako zintaz eta kanpaiz apainduta eta paper distiratsu batekin forratuta dagoen "Steaua" izeneko egurrezko izar bat eramaten du.
ITALIA: Gabon gauean, afari handi bat prestatzen dute: pasta, barazkiak, turroia...Bestetik, urtarrilaren 5ean Befana izeneko sorgin onak opariak ekartzen dizkio umeei eta gabon-zahar gauean, mahatsak jan ordez, dilistak jaten ditute.
Informazio hau gutia, irakaslea prestatu beharko du jarduera interesgarrien bitartez.
miércoles, 9 de noviembre de 2011
KULTUR ANIZTASUNA ESKOLETAN
Umeen artean zaila da kulturartekotasuna lantzea horregatik ariketa pila bat egitea komeni da, besteak beste, jolasak. Bai gurasoek bai irakasleek interkulturalitatea bultzatzea merezi du. Horrez gain,musikari esker kultura ezberdinak ezagutu ditzakegu, horregatik, hona hemen bideo kurioso batzuk:
miércoles, 2 de noviembre de 2011
Haurren jolas aroak
Aurretik esan dugunez, jolasak umeen jarduerarik gustokoena da. Berez, heziketa baliabide naturala da. Jolasen bidez umearen beharrizanak, ikasketa berriak... ezagutu ahal ditugu. Horregatik, gure ustez oso garrantzitsua da haurtzaroaren aro bakoitzak dituen berezitasunak eta jolas-ezaugarriak ezagutzea. Era honetan, familia eta irakaslea hobeto ezagutuko du ume horrek duen egoera. Ume bat ezagutu ahal dugu, daukan jolasteko eraren arabera.
Adina | Jolasak |
---|---|
0-6 hilabete | Oin eta eskuekin jolastu. Bistaz koloretako objektuak jarraitu. Ezkutatu-agertu jolasak (kukuka). Txintxirrin eta antzekoak. |
6-12 hilabete | Urarekin jolasak. Kaxak ireki eta gauzak atera eta sartu. Inguruaren esplorazioa: arrastaka eta oinez ikasten. Kulunkatu, din-dan eta antzeko mugimendu errepikakorrak. |
1-2 urte | |
3-5urte | |
6-10 urte | Adimen-jokoak. Erregela-jokoak. Mahai-jokoak. Kirolak eta mugimenduzko talde-jolasak. |
Suscribirse a:
Entradas (Atom)